TicketBAI faktura berean, BEZari lotuta ez dauden eragiketak eta lotuta baina salbuetsita daudenak bereizi behar al dira? Nola?

Bai.

Lotu gabeko eragiketaren kasuan, “Fakturaren xehakapena - Lotu gabea” blokearen barruan adierazi beharko da lotuta ez izatearen arrazoia edo kausa (OT – lotu gabea, 7. eta 14. Artikuluak; Lotu gabeko beste kasu batzuk”; edo RL - Lokalizazio arauengandik lotu gabea) eta zergapetu gabeko zenbatekoa.

Eragiketa salbuetsia bada, “Faktura xehakapena” blokearen barruan “lotu” eta “salbuetsi” gisa jasoko da, eta salbuespenaren arrazoia eta salbuetsitako zerga-oinarria adieraziko dira. Hauek dira salbuesteko arrazoien gakoak:

“E1 - 20. artikuluak salbuetsia”

“E2 - 21. artikuluak salbuetsia”.

“E3 - 22. artikuluak salbuetsia”.

“E4 - 23. eta 24. artikuluek salbuetsia”.

“E5 - 25. artikuluak salbuetsia”.

“E6 - Beste arrazoi batengatik salbuetsia”.

Nahitaez bete behar da salbuespenaren arrazoia.

Fakturak salbuespen-kausa desberdina duten eragiketak jasotzen baditu, eragiketa bakoitzari dagokion oinarri salbuetsiaren zenbatekoa banakatu ahal izango da.