TicketBAI kenkarirako eskubidea ematen duten gastu eta inbertsio berdinengatik dirulaguntza bat jasotzeak eraginik al du?

Diru-laguntza zerga-betebehar hori betetzeko bada, zenbatu egin daiteke.

Oro har digitalizazioa sustatzeko bada (adibidez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailaren laguntza), eta diru-laguntza jasotzeko inbertsioa justifikatzen duen faktura aurkeztearen baldintzapean ez badago, ez da zenbatuko.

Diru-laguntza bat jasotzen den kasuetan, kenkariaren oinarria kalkulatzeko, aipatutako inbertsioak eta gastuak egiteko jasotako diru-laguntzei kenkari hori aplikatzen duen erakundeari edo zergadunari aplikatu beharreko karga-tasaren eta 100en arteko aldeari dagokion ehunekoa aplikatzearen ondoriozko zenbatekoa kendu beharko da.