TicketBAI kenkarirako eskubidea ematen duten gastu eta inbertsio berdinengatik dirulaguntza bat jasotzeak eraginik al du?

Eragina izan dezake baldin eta diru-laguntza zerga-betebehar hori betetzeko bada. Oro har digitalizazioa sustatzeko bada, ez du eraginik. Kenkariaren oinarria kalkulatzeko, aipatutako inbertsioak eta gastuak egiteko jasotako dirulaguntzei kenkari hori aplikatzen duen erakundeari edo zergadunari aplikatu beharreko karga-tasaren eta 100en arteko aldeari dagokion ehunekoa aplikatzearen ondoriozko zenbatekoa kendu beharko da.

TicketBAI kenkaria bateragarria al da gastu eta inbertsio berberetarako dirulaguntzak jasotzearekin?

Bai.

Hala ere, TicketBAI kenkariaren oinarria kalkulatzeko, kenkarirako eskubidea ematen duten inbertsioak eta gastuak egiteko jasotako dirulaguntzei kenkari hori aplikatzen duen erakundeari aplikatu beharreko 100en eta karga-tasaren arteko aldeari dagokion ehunekoa aplikatzearen ondoriozko zenbatekoa deskontatu beharko da.