TicketBAI sistema zerga-kudeaketako profesionalentzat (adibidez, kontabilitateak daramatzaten eta Ogasunaren aurrean bezeroen ordezkaritza duten aholkularitzak) ezartzeko data beren fakturetarako bakarrik al da, edo baita beren bezero ordezkatuentzat ere?

Zerga-kudeaketako profesionalek 2022/07/01ean TicketBAI ezartzeko izango duten betebeharra euren jarduera ekonomikoaren esparruan beren izenean egiten dituzten ondasun-emateei eta zerbitzu-prestazioei eragiten die soilik.

Beraz, betebehar hori ez da zabalduko beren ordezkatuen eginkizun hori beren gain hartzeagatik egiten dituzten fakturak edo frogagiriak jaulkitzerakoan. Ordezkatuek euren fakturak igorri beharko dituzte (nahiz eta materialki betebehar hori beren ordezkariak bete), TicketBAIren eskakizunak betez, argitaratutako epigrafeen eta egutegiaren arabera dagozkien datetan.

TicketBAI betebeharra betez ordezkatuen fakturak edo egiaztagiriak egiten badituzte, ulertuko da ordezkatuek derrigorrezko ezarpenaren data aurreratu dutela aholkulariak haien izenean faktura bat obligazio hori betetze aldera egiten duen datara.