TicketBAI zerbitzuaren erantzuna behar al da QR kodea eta TicketBAI identifikatzailea dituen faktura egin ahal izateko?

Ez, ez zaio TicketBAI zerbitzuaren erantzunari itxoin behar.

Bai TicketBAI identifikatzailea bai QR kodea, TicketBAIren REST zerbitzuaren esku hartzerik gabe faktura sortzen duen softwareak sortu behar ditu. TicketBAI software bermatzaileak informazio guztia du, TBAI identifikagarria eta, beraz, QR kodea sortzeko. XML fitxategia bidali aurretik sortu ditzakezu haiek.

Horrela, komunikazio arazorik izanez gero edo TicketBAI zerbitzuak berak arazorik izanez gero, softwareak fakturak modu independentean sortu eta bezeroari eman ahal izango lizkioke, azken horri adieraziz, hala badagokio, QRak ez duela funtzionatuko bidalketa egin arte eta komunikazioa edo zerbitzua berrezarri bezain laster hura bidali beharko dela.