TicketBAIk eragina izango al du, dagoeneko Berehalako Informazio Horniduran (BIH) aitortzen ari diren enpresetan?

Bai. TicketBAI sistemak BIHra behartuta dauden pertsonei ere eragingo die.

TicketBAI sistema betetzeak salbuesten al du BIH sistema betetzetik?

EAEko zerga-administrazio bakoitzaren mende dago.

Gipuzkoaren kasuan, ez da salbuesten BIH betetzetik. Hala ere, ez da informazio bera bi aldiz edo bikoiztuta bidali behar. TicketBAIk igorritako datuak BIHen bat datozen eremu horiek jaulkitako faktura-liburuarekin bakarrik betetzen dituztela ulertuko da. Jaulkitako fakturen gainerako datuak bete ez badira, BIH betetzeko ezarritako epeetan bete beharko dira, horretarako gaitutako web zerbitzuen bitartez. Gainera, gainerako liburuetako informazioa bidaltzen jarraitu beharko dute.