XML TicketBAI fitxategiak faktura sortu duenaz bestelako gailu batetik bidal al daitezke?

Bai, nahiz eta XML TicketBAI fitxategiaren sinadura faktura sortzen den gailuan egin beharko den, bai fakturazio gailuak berak bai beste gailu batek (adibidez, hainbat fakturazio gailuren fitxategiak bidaltzen dituen zerbitzari zentral bat) bidali ahal izango dio Administrazioari.

Era berean, fitxategiak bidaltzeko, sinatzeko eta TicketBAIko XML fitxategia sortzeko erabilitakoa ez den beste ziurtagiri bat erabili ahal izango da, hala nola gizarte kolaboratzaile baten bidez bidaltzen denean.