Zer alde dago hirugarrenaren, borondatezko ordezkariaren, aholkulariaren eta gizarte kolaboratzailearen artean?

Hirugarrena da fakturatzeko edota TicketBAI betebeharra betetzeko eginbeharra esleitzen zaion edozein pertsona fisiko edo juridiko. Zergapekoaren eta hirugarrenaren artean sinatutako kontratu edo baimen baten bidez gauzatuko da hori, betiere aipatutako eginbehar horretara mugatuta. Hirugarrenak betearazi eta beteko ditu betebehar horiek. Egindako kontratua edo akordioa ez da hirugarrenen aurrean aurkezten. Fakturak egin eta TicketBAI fitxategiak sina ditzake, baina fitxategiak Zerga Administraziora bidaltzeko gizarte kolaboratzailea, legezko ordezkaria edo Zerga Administrazioaren aurrean borondatezko ordezkaria izan beharko da.

Halaber, TicketBAI betebeharretarako hirugarrena da fitxategiak sinatzen dituena, nahiz eta materialki zergapekoak egin faktura.

Borondatezko ordezkaria da ahalorde bidez zergadunaren izenean jarduten duen pertsona fisiko edo juridikoa. Ahalmen horiek dakartzaten eginbeharrak betetzeaz gain, jakinarazpenak jaso ahal izatea eta hirugarrenen aurrean zergapekoaren ordezkari izatea ahalbideratuko du. Ordezkaritza-ahalmen hori Administrazioari aurkeztu behar zaio, eta haren aurrean izan behar ditu ondorioak, eta hark balioesten du jarduteko boterea nahikoa den.

Hirugarrena eta borondatezko ordezkaria dauden kasuetan, ordezkari-izaera nagusitzen da.

Normalean, ordezkariak aholkulari izaera izaten du, eta zergadunari, oro har, zerga aholkularitza eman ohi dio, TicketBAI fakturatzeko eta betetzeko eginbeharretara mugatuta.

Gizarte kolaboratzailea zergadunaren izenean fitxategi batzuk bidaltzeko ahalmena duela adierazten duen pertsona da, hark emandako agindu baten bidez. Horretarako, fitxategi horiek bidaltzeko ahalmena ematen dion dokumentua – edo eredua – bere esku eduki beharko du.

Nolanahi ere, gizarte kolaboratzaileak aipatutakoan atxiki eta altan eman beharko da, eta, hala badagokio, bajan eman. Horretarako, abenduaren 23ko 523/2020 Foru Aginduaren bidez onartutako lankidetza-hitzarmenaren esparruan ezartzen den eredua eta formularioa bete behar du.