Zer da KTB kenkaria?

TicketBAI betebeharra ezartzeagatik eta txikizkako merkataritzaren eraldaketa digitalagatik aplikatzen diren kenkarien aurrerakin likidoa da.

Kenkaria likido bihurtzeko, zergadunek 2022. urtea aurreratu samar egon arte, edo 2023., 2024. urtera arte itxaron behar zuten, hau da, autolikidazioa aurkeztu arte. Gainera, ekitaldi horietan ezin bazuten kenkari osoa aprobetxatu kuota nahikoa ez izateagatik, hurrengo ekitaldietara itxaron behar zuten hura aplikatzeko.

Egoera hori gerta ez dadin, TicketBAI sistema borondatez ezartzeagatik kenkarirako eskubidea duten zergadunek KTB eredua aurkeztu dezakete eta dagokien itzulketa orain lortu.