Zer egoeratan informatu behar da TicketBAI fitxategian gako bat baino gehiago “BEZaren araudi bereziaren eta zerga garrantzia duten eragiketen gakoak“ eremuan?

Oso ohikoa ez bada ere, gerta daiteke TicketBAI fitxategi berean "BEZaren araubideak eta zerga garrantzia duten eragiketak” eremuan gako bat baino gehiago dokumentatzea, faktura berean BEZaren erregimen desberdinak dituzten eragiketa desberdinak dokumentatzen direnean, baina eragiketa guztiak ez dira elkarren artean bateragarriak, eskemen baliozkotzeetan zehazten den bezala.

Adibidez, hainbat gako erabiliko dira “BEZaren araubide bereziak eta zerga garrantzia duten eragiketak “ eremuan, honako egoera hauetan:

  • Subjektu pasibo batek faktura berean dokumentatzen duenean erabilitako ondasunen, arte objektuen, zaharkinen eta bilduma objektuen araudi berezia aplikatzen zaion ondasunen entrega bat (03 gakoa), BEZaren Legearen 135. artikuluan zerrendatutako baldintzak betetzeagatik, eta BEZaren araubide orokorrari lotuta dagoen ondasunen beste entrega bat (01 gakoa), ondasunak entregatzeak lehen aipatutako baldintzak betetzen ez dituelako edo subjektu pasiboak araubide bereziari uko egin diolako.
  • Kutxaren irizpideari atxikitako subjektu pasibo batek faktura berean BEZaren araubide berezi horri atxikitako eragiketa bat dokumentatzen duenean (07 gakoa), bai eta BEZaren Legearen 136. artikuluaren arabera kanpo geratzen den eragiketa bat ere, salbuetsitako ondasun-entrega bat delako (01 gakoa)