Zer epetako inbertsioek eta gastuek izan dezakete TicketBAI kenkaria?

2020an, 2021ean, 2022an eta 2023an egindako inbertsioek eta gastuek soilik emango dute TicketBAI kenkarirako eskubidea, zergadunaren zergaldia edozein dela ere. Hala ere, TicketBAI betebeharra betetzea nahitaezkoa den data baino lehen egin beharko dira inbertsioak eta gastuak, gastuen ordainketa geroago egin arren.

Zer gastu eta inbertsio sustatzen ditu TicketBAI kenkariak? Noiz jotzen da gauzatutzat gastua edo inbertsioa: noiz egiten da edo ordaintzen da? Zergadunaren gastua harpidetza bidezko aldizkako ordainketaren modalitatean software bat ezartzeari badagokio, gastu horiek ere pizgarria jaso al dezakete?

Kenkariak 2020, 2021, 2022 eta 2023 urte naturaletan TicketBAI sistema ezarri ahal izateko egindako jarduerei dagozkien gastuak eta inbertsioak bakarrik hartzen ditu barne, hau da, zergadunak sistema 2022ko uztailaren 1etik aurrera edo nahitaez bete behar den datatik aurrera bete ahal izateko behar-beharrezkoak diren software eta hardwareko baliabide materialak eta ekipo informatikoak izateko bakarrik erabiltzen direnak. Ondorio horietarako, zenbateko horiek noiz ordaintzen diren ez da garrantzitsua, kontuan hartu beharko dena sistemara egokitzeko behar den inbertsioa eta/edo gastua noiz egiten den baita.

Bestalde, kenkaria egiaztatzeko aurkeztutako agirietatik, era berean, ondorioztatu beharko da 2020-2023 urte naturaletan zergadunean sistema ezartzeko egindako beharrezkoak diren gastu eta inbertsio horiei dagozkiela.

Baldintza horiek eskatuko dira, halaber, harpidetza bidezko ordainketarekin negozioek egiten duten fakturaziorako.