Zer eragiketaren data adierazi behar da laburpen-faktura batean (13. artikulua, 8/2013 Foru Dekretua, fakturazio-betebeharrak arautzen dituena)?

Laburpen-fakturak jasotzen dituen eragiketak egin diren hilabete naturaleko azken eguna jasoko da, edo, laburpen-aldia hilabetetik beherakoa bada, aldi horretako eragiketa egiten den azken eguna.

Adibidez: 2021eko uztailaren 25ean igorritako faktura, 2021eko uztailaren 1, 10, 15 eta 20an egindako zenbait ondasun-entrega dokumentatzen dituena; eragiketaren data uztailaren 20a da.

Zer eragiketaren data adierazi behar da faktura zuzentzaile batean?

Zuzentzen ari garen jatorrizko fakturari dagokion eragiketa egin den eguna.