Zer gertatzen da argirik gabe geratzen banaiz edo ordenagailua hondatzen bada?

Kasu horietan, edo beste arrazoi batzuengatik zergadunak ezin badu TicketBAI fitxategirik sortu edo ezin badu faktura edo frogagiria igorri TicketBAI softwarea erabiliz, horren berri eman beharko dio Zerga Administrazioari, ticketbai@gipuzkoa.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz. Zergadunak faktura edo frogagiria paperean emango dio pertsona edo entitate hartzaileari, eta horren kopia bat gordeko du. Mezu elektroniko horretan, zergadunak honako hau adierazi beharko du:

  • Identifikazioa: pertsona fisiko edo juridikoaren izena eta IFZ/ IFK.
  • Gorabehera zerk eragin duen.
  • Posta elektronikoaren gaian, adierazi beharko da 17. artikuluan zerrendatutako gorabehera bat dela.

Gorabeherak 24 ordutik gora irauten badu, Zerga Administrazioari horren berri eman behar zaio, Zergabidean idazki bat aurkeztuta.
Faktura edo frogagiria serie espezifiko batean jasoko da, eta gorabehera horren adierazpen bat jasoko du, erregelamenduaren 17. artikuluaren arabera.
TicketBAI softwarea erabiliz TicketBAI fitxategiak sortzea eta faktura edo frogagiria bidaltzea eragozten duen arrazoia desagertu bezain laster, TicketBAI softwarean faktura guztien datuak sartu beharko dira, TicketBAI fitxategiak sortuz eta Zerga Administraziora bidaliz.
TicketBAI softwareak emandako faktura edo frogagiria bikoiztutzat joko da.
Gorabeheraren arrazoia zuzentzen eta desagertzen denean, ez da informaziorik, komunikaziorik edo jakinarazpenik bidali behar.