Zer murriztapen izan ditzake Ogasuneko webaren aplikazioak merkatuko fakturaziorako programa batekin alderatuz?

Doako web aplikazioa egunero faktura bolumen handia igortzen ez duten zergadunentzat dago pentsatua, nahiz eta haren erabilera ez dagoen mugatua. Aplikazio oinarrizko eta sinplea izango da eta zergapekoek aukera izango dute beren fakturak sortzeko, betekizun guztiak betez, paperean inprimatu ahalko dituzte edo beren bezeroei formatu elektronikoan igorri ahalko dizkiete, baina ez ditu ordezkatuko, inolaz ere, merkatuan egun dauden fakturaziorako sistemak.

Oro har, zergadun edo eragiketa espektro zabal batean aplikagarri bada ere, litekeena da BEZean zergapetze erregimen bereziren bat duten (Entitate taldeko erregimen berezia) zergadun batzuen kasuan edo eragiketa batzuen kasuan ez baliozkoa izatea.

Administrazio publikoei fakturak egiteko ere ez du balio Fakturabaik, ez baititu betetzen faktura elektronikoa sustatzeari eta sektore publikoan fakturen kontularitza-erregistroa sortzeari buruzko abenduaren 27ko 25/2013 Legean ezarritako baldintzak, ez baitu betetzen Facturae formatua.