Zer ondorio ditu kateatzeko garaian fakturazio-softwarean aldaketak egiteak?

Kateatzearen baldintza betetzeko, aurreko softwarearen kateatze-datuak lortu ahal izango dira software berriarekin jaulkitzen diren fakturetarako. Softwarea aldatu arren, TicketBAI fitxategiak sisteman gordeta egongo dira, eta, horrela, jaulkitako azken fakturaren informazioa jaso ahal izango da.

Soilik baldin eta teknikoki ezinezkoa edo kostu handikoa bada fitxategi berriak sortzea zergapekoak emandako aurreko fakturaren datuekin, justifikatuta egongo litzateke TicketBAI fitxategia bidaltzea aurreko faktura identifikatu gabe.

Nola eragiten dio kateamenduari hainbat aplikazio erabiltzeak?

Aplikazio desberdinak erabiliz gero, aurreko fakturarekin kateatzea erabilitako aplikazio bakoitzaren araberakoa izango da, eta aplikazio bakoitzak serie bereizia izan beharko du.

Aurreko fakturarekiko kateatzea hainbat aldagairen arabera alda daiteke, baina, nolanahi ere, zergapeko bakoitzari eta aplikazio bakoitzari lotuta dago, edo, hala badagokio, erabilitako gailu bakoitzari.