Zer zergadunek aplika dezakete TicketBAI kenkaria?

TicketBAI kenkaria aplikatu ahal izango dute jarduera ekonomiko bat garatzen duten pertsona fisiko zergadunek eta pertsona juridikoek eta sozietateen gaineko zergaren zergapeko gainerako entitateek, 2020tik 2023ra bitarteko urte naturaletan TicketBAI sistema ezartzeko betebeharra betetzeko egiten dituzten inbertsio eta gastuengatik. Bereziki, eta salbuespen gisa, kenkari hori sortu eta aplikatu ahal izango dute ondare sozietatetzat hartzen diren Sozietateen gaineko Zergaren zergadunek.

Sozietateen gaineko Zergatik salbuetsita daudelako (2/2014 Foru Arauaren 12. artikulua edo lege-mailako beste arau bat) edo 3/2004 Foru Arauak (Fundazioak) araututako zerga-araubidearen mende daudelako TicketBAI betebeharra bete behar ez dutenek ezin izango dute TicketBAI kenkaria aplikatu.