Kooperatiben hobariak

Hobari hau kooperatibei aplikatu ahal izateko, baldintza hauek bete behar dira:

  • Udal eremuko jarduerak bakarrik izatea.
  • Hobaria arautzen duen Ordenantza Fiskala udalak onartzea.

Ikus 2/1997 Foru Arauaren, maiatzaren 22koaren, Kooperatiben zerga erregimenari buruzkoaren 26.4 artikulua (PDF), udalerriei hobariak emateko ahalmena ematen diena.

Hona hemen hobari hau kooperatibei aplikatzea erabaki duten udalak:

UD Udalerria Hobariaren % Aplikazio data
16 Aia 95 1994/12/09ko GAO
09 Andoain 95 2003/12/31ko GAO
14 Asteasu 25 1997/12/31ko GAO
19 Beasain 25 2005/12/12ko GAO
69 Donostia* 95* 2003/12/31ko GAO
66 Errezil 25 2000/12/29ko GAO
39 Getaria 25 2003/12/31ko GAO
40 Hernani 95 1994/12/13ko GAO
45 Irun** 95** 2003/12/31ko GAO
53 Lezo 25 2004/12/24ko GAO
75 Villabona 95 2004/12/31ko GAO

UK: Udalaren kodea

GAO: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

(*) Donostiako Udalak bereziki babestuta dauden lehen mailako kooperatibei bakarrik aplikatzen die bere ordenantzan hobari hau, betiere izaera honetakoak direnean: lan elkartuko kooperatibak, nekazaritza kooperatibak, elkarlanean ustiatzeko kooperatibak, irakaskuntzakoak, eraldaketarako nekazaritza sozietateak eta etxebizitza kooperatibak.
(**) Irungo Udalak 2/1997 Foru Arauaren 5. artikuluan eta honen baterakorretan aipatzen diren lehen mailako kooperatiba bereziki babestuei bakarrik aplikatzen die hobaria, hau da, lan elkartuko kooperatibei, nekazaritza kooperatibei, elkarlanean ustiatzeko kooperatibei, kontsumo kooperatibei eta irakaskuntzakoei.