*  Zein gairen barruan kokatzen da hitzaldi hau?      2.  Garapen sozioemozionala      

 

 5.2. Nola landu haurrekin etxeko espazioan sexualitatea. Tailerra

 

Hartzaileak: Haurren gurasoak

Talde bakoitzeko partaide kopurua: 20-22 pertsona gehienez

Trebatzailearen disponibilitatea: 2022an, ostegunez.

Trebatzailea: Jone Zalduegi (Emoki)  

 

Helburu orokorra:

  • Sexualitatea etxeko espazioan era baikor eta dinamikoan lantzeko hitzaldia izango da. Alaba eta semeak sexualitatean hezteko gakoak jorratuko dira.

 

Helburuak:

  • Sexualitatea nola eratzen den ikustea
  • Espazio digitalak eta publizitateak duten eragina aztertzea
  • Guraso eta nerabeen sexualitateak identifikatzea

 

Landuko diren edukiak eta gaitasunak: 

  • Sexualitatea eta aisialdirako espazioak
  • Erotika, plazera eta autozaintza
  • Identitatea, orientazioa eta aniztasuna

 

Metodologia:

  • Adin txikikoekin sexualitatea lantzeko kasuak eta esperientziak bistaratzen laguntzen duten dinamiken bidez, sexualitateak haur eta nerabeen identitateari, ongizateari eta portaerari eragiten diela ulertzen lagunduko da. Informazioa zer adinekin jaso beharko luketen eta zer eta nola landu jakiteko, beharrezkoa da lehenago ezagutzea zer eduki kontsumituko dituzten, zer testuingurutan, zer pertsonarekin, eta zeintzuk izan daitezkeen jasotzen duten informazioaren eta jasotzen ez duten informazioaren ondorioak.

 

* Gai honi buruzko hitzaldia ere eskuragarri duzu, ikusi hemen.