*  Zein gairen barruan kokatzen da hitzaldi hau?      3.  Gizarte-testuingurua eta ingurune fisikoa      

 

 11.4. Nola landu hezkidetza nerabeekin etxean? Tailerra

 

Hartzaileak: Nerabeen gurasoak

Talde bakoitzeko partaide kopurua: 20-22 pertsona gehienez

Trebatzailearen disponibilitatea: 2022an, ostegunez.

Trebatzailea: Jone Zalduegi (Emoki)  

 

Helburu orokorra:

  • Hezkidetzan era baikorrean eta dinamikoan hezteko espazioa sortzea. Alde batetik, zalantzak eta planteamendu anitzak jorratzeko espazioa sortuko da, eta bestetik, alabak eta semeak parekidetasunean hezteko gakoak jorratuko dira.

 

Helburuak:

  • Gurasoen heziketa-prozesuak nolakoak izan diren ikustea.
  • Maskulinitatea eta feminitatea nola eratzen diren aztertzea.
  • Hainbat kontzeptu era hezkidetzailean transmititzen saiatzea.

 

Landuko diren edukiak eta gaitasunak: 

  • Maskulinitatea eta feminitatea eratzea.
  • Etxeko espazioa eta hezkidetza.
  • Aisialdia eta hezkidetza.

 

Metodologia:

  • Nerabeekin hezkidetza lantzeko kasuak eta esperientziak bistaratzen laguntzen duten dinamiken bidez, haur eta nerabeen identitateari, ongizateari eta portaerari eragiten diela ulertzen lagunduko da. Informazioa zer adinekin jaso beharko luketen eta zer eta nola landu jakiteko, beharrezkoa da lehenago ezagutzea zer eduki kontsumituko dituzten, zer testuingurutan, zer pertsonarekin, eta zeintzuk izan daitezkeen jasotzen duten informazioaren eta jasotzen ez duten informazioaren ondorioak.

 

* Gai honi buruzko hitzaldia ere eskuragarri duzu, ikusi hemen.