“Fakturaren zenbatekoa guztira” eremua bat etorri behar al da “Xehakapena” zenbatekoen baturarekin?

“Faktura gehienetan, “Fakturaren zenbateko guztira” bat etorri behar da BEZa banakatzeko zenbatekoen baturarekin.

Hala ere, egoera batzuetan kointzidentzia hori ez da gertatzen, adibidez:

  • Ondasun erabilien, arte-objektuen, antzinako objektuen eta bilduma-objektuen araubide berezia aplikatzen duten fakturetan.
  • Bidaia-agentzien araubide berezia aplikatzen duten fakturetan.
  • BEZaren zerga-oinarrian eragiketen prezioarekin zuzenean lotuta egoteagatik jasotako diru-laguntzak jasotzen dituzten fakturetan.”