BIH betebeharra duten zergadunek ba al dute TicketBAIn egindako eragiketen kobrantzei buruz informatu behar, kutxa irizpidearen araubide berezira bilduta badaude?

Ez. Kutxa irizpidearen araubide berezira bilduta dauden subjektu pasiboek beren eragiketen kobrantzei buruz informatu behar badute, balio erantsiaren gaineko zergaren erregistro liburuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez nola eraman garatzen duten zehaztapen tekniko eta arauemaileak arautzen dituen azaroaren 7ko 467/2017 Foru Aginduari jarraituko diote, Zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamenduak, abenduaren 17ko 47/2013 Foru Dekretuaren bidez onetsiak, 36 ter artikuluan araututako epeetan.