Birus edo eraso informatiko bat gertatuz gero, eta informazioa segurtasun kopia baten bidez berreskuratuz gero, zer egin behar dut?

XML TicketBAI artxiboei, fakturei edo bezeroei buruzko datuak berreskuratu behar badira, igorritako azken fakturari buruzko XML TicketBAI artxiboko datuak kontsultatu ahal izango dira beti Ogasunaren aplikazioan (bezeroaren datuak barne).

Hala ere, ohiz kanpokoa bada ere, fakturazio-sistema suntsitua edo berreskuraezina bada, eta sortutako azken fakturan sartzerik ez badago, beste fakturazio-serie bat egin beharko da, eta salbuespenezko kasu horretan ez da eskatuko aurreko fakturarekin kateatzea.

Lehen faktura ezin da kateatu; beraz, faktura horretan ez da aurreko faktura elementua agertuko. Horregatik, eskeman aukerakoa bezala agertzen da.