Kenkarien zein zenbateko aurreratu daiteke? Nola kalkulatzen da itzultzen zaizun gehieneko zenbatekoa?

Aurretik aurkeztutako zergaren autolikidazioetan sortu den baina aplikatu gabe dagoen kenkariaren zatia aurreratu daiteke.

Sozietateen gaineko zergan, azken lau ekitaldietako kuota efektiboen batura izango da itzuliko den gehieneko zenbatekoa.

PFEZean, bi muga izango ditu kenkariak:

  • Azken lau zergaldietako bakoitzean jarduera ekonomikoengatik izandako etekinei kuota osoan dagokien zatia, zergaldi horiek aitortzeko epea aurrerakina lehen aldiz eskatu baino lehen amaitu bada.
    • Zenbateko hori kalkulatuko da ekitaldi bakoitzeko jarduera ekonomikoen etekin garbiari oinarri likidagarri orokorraren batez besteko karga tasa aplikatuta.
    • Zergadunak jarduera bat baino gehiago egiten baditu, tasa hori jarduera guztietako etekinen baturaren gainean aplikatuko da.
  • Aurreko lau zergaldietako bakoitzean izan den kuota likidoaren zenbatekoa