TicketBAI betetzearen konplimendua kanpora ateratzen bada, hirugarren bati emanda, eta derrigorrezko ezarpenaren data ez badator bat bietan, garrantzitsua al da hirugarrenaren derrigortasunaren data?

TicketBAI betebeharraren konplimendua kanpora ateratzen bada, kontuan hartu behar da horrek inola ere ez duela aldatzen haren derrigortasunaren data edo egutegia.

Nolanahi ere, fitxategia bidaltzeko, hirugarrenak abenduaren 23ko 523/2020 Foru Aginduari jarraituz atxikitako gizarte kolaboratzailearen izaera izan behar du.