Vendinga TicketBAIri lotuta al dago? Aurreratuta ez dauden vending makinak egokitu egin beharko al dira? Vending makinen enpresa bakoitzak TicketBAI sistematik kanpo geratzea eskatu behar dute edo gaur egun faktura igortzetik salbuetsita daudenak automatikoki TicketBAI sistematik kanpo daude?

TicketBAI betebeharrera lotuta daude vending sektorean jarduten duten zergapekoak, eta makinak araudira egokitu behar dituzte edo egokitu ezin daitezkeenak aldatu egin behar dituzte.

Haatik, hala badagokio, betebehar hori betetzearen salbuespenaren, besterik ez bada iragankorra, baimena eska dezakete betebehar hori betetzeko ematen den arazo zehatza azalduz. 

Foru Ogasunak emanda faktura igortzeko salbuetsita egotearen baimenen bat izanez gero, horrek ez du esanahi TicketBAI sistematik kanpo dagoenik.