XML TicketBAI faktura edo fitxategia igorri behar al da?

Igorri beharrekoa faktura edo egiaztagiri bat igortzen den bakoitzean sortzen den XML TicketBAI fitxategia da, zeinaren datuak fakturako datuen oso antzekoak baitira.Fitxategiaren edukia fakturaren edukiaren antzekoa da, baina ez berdina. Adibidez, faktura jaulkitzeko ordua jasotzen du, edo jaulkitzailearen zerga-araubideari buruzko datuak, fakturan agertzen ez direnak, eta, aldiz, ez da agertzen faktura jaulkitzailearen helbidea, fakturan agertzen dena.

Gainera, Gipuzkoan, igorri beharreko fitxategian fakturaren xehetasuna jaso behar da eta, hala badagokio, hartzailearen helbidea.