Urteko eredu informatiboak

Zergaren deskripzioa eta ereduak

Atal honetan bildutako zerga ereduak, alde batetik, ekitaldian zehar aurkeztutako atxikipenei buruzko aitorpenen laburpenek (190, 180, 187, 188, 193, 194, 196, 198, 291 eta 296) eta, bestetik, egindako atxikipenekin erlaziorik ez duten eredu informatiboek (345, 347, 349, 181, 182, 183, 781, 346, 199, 195, 192, 189, 159, 170, 171, 184, 720, 270, 280, 289, 231, 290, 179, 172, 173 eta 721) osatzen dituzte.

Eredu horiek urteko izaera dute (195, 197 eta 349 ereduak salbuetsita) eta urtarrilean aurkezten dira. Salbuespenak: 347, 159 eta 184 otsailean eta 189, 170, 171eta 290 ereduak martxoan, 289 eredua maiatzean, 231 abenduan eta 720 eta 721 apiriletik ekainera.

349 eredua hilean behin, bi hilez behin, hiru hilez behin edo urtean behin aurkeztu beharrekoa izan daiteke.

Bestelako erabileren artean, eredu horiek aurkezteari esker, Foru Ogasunak errenta kanpainarako zergadunei bidaliko dizkien autolikidazio proposamenak egin ahal izango ditu.

Eredu informatibo nagusiak honakoak dira:

190 Lana, jarduera ekonomikoak eta sariak
Eredu horretan, 110 eta 111 ereduetan urtean zehar aitortutako errentak erlazionatzen dira.

180 Hiri ondasun higiezinen errentamendua
Eredu horretan, 115 ereduan urtean zehar aitortutako errentak erlazionatzen dira.

345 Borondatezko gizarte aurreikuspenerako entitateak, pentsio planak, ordezko sistemak eta gizarte aurreikuspenerako mutualitateak
Eredu horretan, ekitaldian borondatezko gizarte aurreikuspenerako entitateei, pentsio planei, aseguratutako pentsio planei eta gizarte aurreikuspenerako mutualitateei ordaindutako ekarpen eta kontribuzioak aitortzen dira.

347 Hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena
Aitortzen den urte naturalean 3.005,06 eurotik gorako kopurua gainditu duten bezero eta hornitzaileekin egindako eragiketak aitortzen dira eredu honetan.

349 EBko subjektu pasiboekin egindako eragiketen laburbilketa
Honako hauek aitortzen dira eredu honetan: batasunaren barruko ondasun salmentak, batasunaren barruko ondasun eskurapenak, eta eragiketa triangeluarrak.

193 Kapital higikorra (dibidenduak, obligazioen interesak, bonoak, etab.)
Aurrez ekitaldian zehar aurkeztutako 123 ereduetan islatutako datuen urteko laburpena.

182 Dohaintzak
182 eredua aurkeztera behartuak daude dohaintzak jasotzen dituzten entitateak eta jasotako dohaintzaren urteko zenbatekoa aitortuko da.

194 Aktibo finantzarioak eskualdatu, amortizatu eta abarregatiko kapital higigarria
Aurrez ekitaldian zehar aurkeztutako 124 ereduetan islatutako datuen urteko laburpena.

Gainerako urteko eredu informatiboak:

196 Finantza erakundeetan dauden kontuetatik datozen kapital higigarriak
Urtean zehar aurkeztutako 126 ereduen laburpena

187 Inbertsio kolektiboko erakundeetako akzio eta partaidetzak eskualdatu edo berreskuratzea
Eredu horretan, 117 ereduan urtean zehar aitortutako errentak erlazionatzen dira.

188 Kapitalizazio eragiketak eta bizitza...188 Kapitalizazio eragiketak eta bizitza edo elbarritasun aseguru kontratuak
Eredu hori kapitalizazioko eragiketetatik eta bizitza edo baliaezintasuneko aseguruen kontratuetatik sortutako kapital higiezinaren errentak edo etekinak ordaintzen dituzten pertsona edo entitateek aurkeztuko dute.

192 Altxorreko letrekin egindako eragiketak
Aitortzen den urte naturalean egindako Altxorreko Letren harpidetza, eskualdaketa eta itzulketa eragiketa guztiak aitortzen dira.

198 Aktibo finantzarioekin eta bestelako balore higikorrekin egindako eragiketak
Urtean zehar aurkeztutako 128 ereduen laburpena.

181 Etxebizitza erosteko emandako mailegu hipotekarioak
Mailegu hartzaileek ekitaldian interes, kapitalaren amortizazio eta bestelako finantzazio gastuen kontzeptuan onartu dituzten zenbatekoak aitortzen dira.

781 Etxebizitza kontua
Etxebizitza kontuetako zenbatekoak gordailutzen dituzten kreditu Entitateek aurkeztu beharko dute.

199 Kreditu entitateek txekez egindako eragiketen identifikazioa
Kreditu Entitateak daude 199 eredua aurkeztera behartuak.

195 Kreditu entitateei identifikazio fiskaleko zenbakia eman ez dieten kontu edo eragiketen titularrak
Kreditu Entitateek aurkeztu beharko dute 195 eredua.

289 Elkarren laguntzaren esparruan finantza kontuei buruz informatzeko urteko aitorpena
Elkarren laguntzaren esparruan finantza kontuei buruz informatzeko aitorpena aurkeztu beharko dute 25/2016 Foru Dekretuak definitzen dituen finantza erakundeek.

291 Ez-egoiliarren kontuen etekinak
Espainiako Bankuak eta Entitate erregistratuek aurkeztu beharrekoa.

296 Establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarrek lortutako etekinak
Aitorpenaren urtean ordaindu eta atxikitako zenbatekoak zerrendatzeko erabili beharko da.

346 Nekazari eta abeltzainentzako dirulaguntzak eta kalte-ordainak
Aitorpenaren urtean nekazaritzako edo abeltzaintzako jardueren titularrei dirulaguntzak edo kalte-ordainak eman dizkieten Entitate publiko edo pribatu guztiek aurkeztu beharrekoa.

189 Balore aseguru eta errenten urteko aitorpen informatiboa
Aurkeztera behartuta daude: baloreen entitate gordailuzainak, Inbertsio kolektiboko erakundeen sozietate kudeatzaileak eta aseguru entitateak.

159 Energia elektrikoaren kontsumoaren urteko aitorpen informatiboa
Energia elektrikoa hornitzen duten enpresek aurkeztu behar dute.

170 Kreditu edo zordunketa txartelen bidezko kobrantza sistemari atxikitako enpresariek eta profesionalek egindako eragiketen urteko aitorpen informatiboa
Aurkeztera behartuta daude: kreditu edo zordunketa txartelen bidezko kobrantza kudeatzeko zerbitzua Espainian egoitza duten enpresariei eta profesionalei ematen dieten banku edo kreditu entitateek eta gainerako entitateek.

171 Diru ezarpenei, funts erabilerei eta edozein agiriren kobrantzei buruzko urteko aitorpen informatiboa
Aurkeztera behartuta daude: banku edo kreditu trafikoan aritzen diren kreditu entitateek eta gainerako entitateek.

720 Atzerrian kokatuta dauden ondasun eta eskubideei buruzko aitorpen informatiboa
Aurkeztera behartuta daude: Oro har, aitorpen informatibo hau aurkeztera behartuta daude ezarpen pertsonala Gipuzkoako Lurralde Historikoan duten zergapekoak –dela Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga, dela Sozietateen gaineko Zerga bertan aitortu behar dutelako–, baldin eta atzerrian aitorpena egitera behartzen dituzten ondasunak eta eskubideak badituzte

184 Errenta- esleipenaren araubideko erakundeen aitorpen informatiboa
Aurkeztera behartuta daude: Zerga-egoitza Gipuzkoan duten errenta-esleipenaren araubideko erakundeek, jarduera ekonomikoren bat egiten badute edo urtean 3.000 eurotik gorako errentak badituzte eta atzerrian eratu direnak jarduera ekonomikoren bat egiten badute.

270 Loteria eta apustu jakin batzuetako sarien gaineko karga berezia. Urteko laburpena
Aurkeztera behartuta daude: Atxikitzera eta konturako sarrera egitera behartuta dauden eta ekitaldiaren barruan karga bereziari lotutako sarietako bat ordaindu duten subjektu pasiboak.

289 Elkarren laguntzaren esparruan finantza kontuei buruz informatzeko urteko aitorpena
Aurkeztera behartuta daude:  2016ko azaroaren 29ko 25/2016 Foru Dekretuak, finanza kontu jakin batzuen titulartasuna edo kontrola duten pertsonen zerga egoitza identifikatzeko eta elkarren arteko laguntzaren esparruan kontu horiei buruz informatzeko betebeharra ezartzen duenak, 2. artikuluan definitzen dituen finantza erakundeek.

231 Informazioa herrialdez herrialde aitortzeko eredua
Aurkeztera behartuta daude: Lurralde espainiarrean egoiliar diren entitateek, baldin eta, Sozietateen gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauaren 32.3 artikuluan ezarritako eran definitutako talde bateko entitate nagusiak izanik, aldi berean beste entitate baten menpe ez badaude eta 

Aipatutako foru arauaren 43.10 artikuluan jasotzen diren zirkunstantzietako edozein betetzen bada, honako hauek ere eman behar dute informazio hori: lurralde espainiarrean egoiliar diren eta, zuzenean edo zeharka, entitate ez-egoiliar baten mende dauden entitateek entitate hori ezin da izan aldi berean beste entitate baten menpekoa, eta entitate ez-egoiliarren establezimendu iraunkorrek.         

280 Epe Luzerako Aurrezki planak. Urteko aitorpen informatiboa
Aurkeztera behartuta daude: Epe luzerako aurrezki planak merkaturatzen dituzten aseguru edo kreditu entitateek.

179. Erabilera turistikorako etxebizitzen lagapena
Aurkeztera behartuak:  Erabilera turistikoko etxe bizitzak lagatzen eta hartzen dituzten pertsona eta entitateen artean bitartekari direnak egongo dira behartuta 179 eredua aurkeztera, zenbait betebehar formal garatzen dituen Erregelamenduak (abenduaren 17ko 47/2013 Foru Dekretua) 72 ter artikuluko 1. eta 3. apartatuetan ezarritako terminoetan.

172 Diru birtualeko saldoei buruzko aitorpen informatiboa
Aurkeztera behartuak: Espainian egoitza duten pertsonak eta entitateak eta, era berean, atzerrian egoiliartutako pertsonek edo entitateek Espainian dituzten establezimendu iraunkorrak, baldin eta gako kriptografiko pribatuak hirugarrenen izenean gordetzeko zerbitzuak ematen badituzte, diru birtuala mantendu, biltegiratu eta transferitzeko, zerbitzu horiek izaera nagusiarekin eman edo beste jarduera batekin lotuta eman.

173 Diru birtualarekin egindako eragiketei buruzko aitorpen informatiboa
Aurkeztera behartuak: Espainian egoitza duten pertsonak eta entitateak eta atzerrian egoiliartutako pertsonek edo entitateek Espainian dituzten establezimendu iraunkorrak, baldin eta truke zerbitzuak ematen badituzte diru birtualaren eta diru fiduziarioaren artean edo diru birtual desberdinen artean, bitartekari gisa jarduten badute edozein eratan eragiketa horietan, edo gako kriptografiko pribatuak hirugarrenen izenean babesteko zerbitzuak egiten badituzte, diru birtuala mantendu, biltegiratu eta transferitzeko.

721 Atzerrian kokatutako diru birtualari buruzko aitorpen informatiboa
Aurkeztera behartuak: Espainiako lurraldean egoitza duten pertsona fisiko eta juridikoak, pertsona edo entitate ez-egoiliarrek lurralde horretan dituzten establezimendu iraunkorrak eta, orobat, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arau Orokorraren 35.3 artikuluan aipatzen diren entitateak, atzerrian kokatutako diru birtualen titular direnean, haiei dagokienez onuradun edo baimendun gisa ageri direnean, horien gainean xedatzeko ahalmenen dutenean edo haien titular erreal direnean, betiere gako kriptografiko pribatuak hirugarrenen izenean babesteko zerbitzuak ematen dituzten pertsona edo entitateen zaintzapean badaude diru birtuala mantendu, biltegiratu eta transferitzeko, hori guztia abenduaren 31 erreferentzia hartuta.